Honako bideo honetan Eric Cantonak bankuen kontra kaleratu berri duen mezua aurkezten digu. Bere ustez gaur egun bizi dugun krisia bankuek sortu dute eta gainera beraiek dira orain etekin ateratzen ari direnak. Hori kontuan hartuta jendeari eskatu dio bankuetatik bere dirua ateratzeko, bankuek beran hanka sartzea ordain dezaten. Bankuen erantzuna ez da gehiegi luzatu, hainbat egunkarietan kaleratu dute hurrengo eskakizuna. Jendeari eskatu diote bankuetatik bere dirua ez ateratzeko ez bait dute diru nahikorik izango guztiari aurre egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario