jueves, 25 de noviembre de 2010

Shakira bilbon

Astearte honetan Shakira izan dugu Barakaldoko BEC-ean kontzertuan. Milaka pertsona garturatu ziren aldaka mugimenduen erregina ikustera. Nik gerturatu ziren milaka pertsona horietako bat izan nintzen.BEC-eko ateak 7etan zabaldu ziren. Kontzertua 9:30etan hasteko zen baina 10:10 arte ez zen hasi.

Hasiera ezin hobea izan zen. Inork espero ez bazuen ere Shakira jende masaren artetik ibiltzen hasi zen kapa gorri batez jantzita. Segurtasunekoek bidea egiten zioten jendearen artean erdialdean zegoen tarimararte. Bidetik lasai-lasai abesten eta jendea agurtzen joan zen. Tarimara igotzean musika guztiz aldatu zen, lasaia izatetik rokero tonura igaro zen segundu gutxitan. Shakirak kapa kendu eta arropa rokeroerekin agertu zitzaigun.

Espektakulu itzela izan zen. Jendea abestien erritmora mugitzen zen. Gradek dardara egiten zuten. Abestiez gain dantza espektakulu hitzela ere eskeini ziguten. Iluminazioa eta ezenatokia izugarriak ziren eta abesti bakoitzan modu ezberdinean girotzen zuten Bizkaia Arena aretoa. Duen orkesta ere honenetan honena da eta estilo askotakoa, besteak beste, perkusioa, gitarra elektrikoak, filarmonika, bonboak, biolina, bateria...

Azkanengo kantarekin zerutik jauzitako paper distaratzuz bete zen zorua.










No hay comentarios:

Publicar un comentario