viernes, 31 de diciembre de 2010

Youtube 2010. urtean zehar

Ondoko bideoan youtube-n 2010 ean emititu diren bideoen kopuruaz mintzatzen da. 2010. urtean zehar eman dirn bideo arrakaztatzuenak aipatuz eta haien irudiak emanez.


martes, 28 de diciembre de 2010

3D teknologiaz eginindako lehen telebista albiztegia

Bideo honetan ikus dezakegu 3D teknologiaz eginiko lehen albiztegia. Aurreko erreportai batean aipatzen genuen nola teknologia aurrera doa eta gero eta gehiago zaiatzen gara errealitatea ahalik eta errealen izlatzen. 3Dko teknologia horren adibide da eta ikus daitekenez aurrerapauso handiak ematen ditugu. Esan beharra dago gaur egun ez dagoela oso ezarririk gure egunerokoan baina gutxinaka bere lekua hartzen doa. Gero eta gehiego dira 3D emititzen diren pelikulak. Duela gutxi 3Dko lehen telebizta azmatu zuten eta gutxinaka zabalduz doa. Nork daki, again urte gutxien buruan irudi guztiak 3D izango dira...







Hurrengo bideoan azaltzen da nola egiten den 3Dko bideo bat.



lunes, 27 de diciembre de 2010

Nafarroako konkista: Ollokitarrak

Klasean podcasting saio bat egin genuen taldeka. Nire taldeari egokitu zitzaion gaia Nafarroako konkista zen. Niri Ollokitar familiaren inguruko saioa egitea tokatu zitzaidan.




Ir a descargar

Aurreko urtean egin genuen kortoa, egin dugun lehenengoa

Racorra guztiz errezpetatuz egin behar izan genuen, beraz, planoen arteko lotura lege batzuk jarraituz eginda dago. Gaur egungo pelikuletan rakorra ez da guztiz errezpetatzen. Hori gertatzen da gaur egun oso ohituak gaudelako filmak ikustera eta planoen arteko lotura ez du zertan lege logiko batzuk errespetatu beha guk suposatu egiten dugulako planoen artean zer gertatzen den.



jueves, 23 de diciembre de 2010

Cerroko gaztelua Balmaseda

Bideo lana egiterako orduan Naike eta biok arazo pilo bat izan genituen. iWork erabili genuen gure bideoa muntatzeko. iWork programan bideoa primeran ikus eta entzuten zen. Bideoaren audioa ezabatu genuen off ahotza jarri nahi genuelako. iWork-en ondo entzuten zen baina esportatzen hasi ginenean youtubera bidali genuen eta bertan ahots guztiak nahasturik entzuten ziren. Mac-eko zerbitzura deitu genuen eta ez zekiten zer gehiago egin, ez zekiten nola egin arazoa konpontzeko. Gaur okurritu zaigu screen Flow programa erabiltzea. Programa honek ordenagailuaren pantailan ikusten den guztia grabatzen du. iWork-en bideoa ondo dabilenez iWork-eko pantaia grabatu dugu. Gero Screen Flow programan eskala handitu dugu eta programa osoa grabatu beharrean bideoa agertzen den pantaila bakarrik grabatu dugu. Kalitatea txikiagoa da baina aurkitu dugun konponbide bakarra da. Emen usten dizuet ideia noizbait antzeko zerbait gertatzen bazaizue zer egin dezakezuen jakiteko.



miércoles, 22 de diciembre de 2010

Cerroko gaztelua



Naike eta biok Balmasedako gaztelua aukeratu dugu 3. atazako lana egiteko. Ez zaigu ondo atera programako (iMovie) soinuarekin arzo pilo bat izan ditugulako. Gure storyboard-daren linka emen usten dizuet ikus ditzazuen http://dl.dropbox.com/u/17283070/escanear0002.jpg etahttp://dl.dropbox.com/u/17283070/escanear0003.jpg. BIDEO HAU ATRIBUZIO LIZENZIAPEAN DAGO ETA ERABILTZEN DABA LIZENZIAPEN BERDINA ERAMAN BEHAR DU.

jueves, 16 de diciembre de 2010

Youtube top-eko bideoak

Globalizazioa eta teknologia berrikuntza ahalbidetu dute gero eta komunikabide eta informazioa zabaltzeko gune berrien sorkuntza. hauek ahalbidetu gaituzte kontzumitzaile soil izatetik prosumer izatera, hau da, gaur egun kontzumitzaileak ez du soilik produktua kontsumitzen produktu sortzailea ere bada. Gaur aztertuko duguna youtube kanala da. Honetan arrakazta handiena duten bideoak, jada ez dituzte ohiko hedabideek egiten prosumerrak edo musika produktoreek egiten dituzte. Hori argi gelditzen da youtube kanaleko bideo arrakaztatsuei begibista bat bota ezkero.



Hilabete honetan adibidez bideo arrakastatsuena Justin Bieber-rena da.






Bigarren postuan Lady Gaga, abeslari famatua dago.


jueves, 2 de diciembre de 2010

Eric Cantona, bankuen kontra

Honako bideo honetan Eric Cantonak bankuen kontra kaleratu berri duen mezua aurkezten digu. Bere ustez gaur egun bizi dugun krisia bankuek sortu dute eta gainera beraiek dira orain etekin ateratzen ari direnak. Hori kontuan hartuta jendeari eskatu dio bankuetatik bere dirua ateratzeko, bankuek beran hanka sartzea ordain dezaten. Bankuen erantzuna ez da gehiegi luzatu, hainbat egunkarietan kaleratu dute hurrengo eskakizuna. Jendeari eskatu diote bankuetatik bere dirua ez ateratzeko ez bait dute diru nahikorik izango guztiari aurre egiteko.



miércoles, 1 de diciembre de 2010

Publizitatearen azterketa egiten

Bideo lan honetan publizitatearen kontzeptua zabaldu eta azaltzen dituzte. Horratarako publizitatean erabiltzen diren trikimailu eta teknikak azaltzen dizkigu.Azpimarratu behar da ere zoriontasunaren eta beharreren kontzeptuan zakontzen dela, hau da, publizitateak bi kontzetu hauek erabiltzen dituela. Sineztarazi egiten digu produktua erasita zoriontsu izango garela eta ere produktu hori behar dugula.

Gure produktua arrakastatzua egiteko, hau da, gainontzeko enpresak merkatutik ateratzeko nahi izango genuke produktuari gure markaren izena ematea. Horren adibide dira besteak beste, coca-cola, azpirina, rimel, powerpoint...





jueves, 25 de noviembre de 2010

Shakira bilbon

Astearte honetan Shakira izan dugu Barakaldoko BEC-ean kontzertuan. Milaka pertsona garturatu ziren aldaka mugimenduen erregina ikustera. Nik gerturatu ziren milaka pertsona horietako bat izan nintzen.BEC-eko ateak 7etan zabaldu ziren. Kontzertua 9:30etan hasteko zen baina 10:10 arte ez zen hasi.

Hasiera ezin hobea izan zen. Inork espero ez bazuen ere Shakira jende masaren artetik ibiltzen hasi zen kapa gorri batez jantzita. Segurtasunekoek bidea egiten zioten jendearen artean erdialdean zegoen tarimararte. Bidetik lasai-lasai abesten eta jendea agurtzen joan zen. Tarimara igotzean musika guztiz aldatu zen, lasaia izatetik rokero tonura igaro zen segundu gutxitan. Shakirak kapa kendu eta arropa rokeroerekin agertu zitzaigun.

Espektakulu itzela izan zen. Jendea abestien erritmora mugitzen zen. Gradek dardara egiten zuten. Abestiez gain dantza espektakulu hitzela ere eskeini ziguten. Iluminazioa eta ezenatokia izugarriak ziren eta abesti bakoitzan modu ezberdinean girotzen zuten Bizkaia Arena aretoa. Duen orkesta ere honenetan honena da eta estilo askotakoa, besteak beste, perkusioa, gitarra elektrikoak, filarmonika, bonboak, biolina, bateria...

Azkanengo kantarekin zerutik jauzitako paper distaratzuz bete zen zorua.










miércoles, 24 de noviembre de 2010

Linux-en iragarkia

Linux " la evolucion de IBM " iragarkian hainbat esaldi erabiltzen ditu adierazteko garrantzitsuena, hau da, eman diren aldaketak.

Umea erabili dute sinpleki adierazteko zenbait gogoeta, besteak beste ze berrikuntza eman diren eta berrikuntza horiek ekarri dutena.

Aipatzekoa da ere ze nolako zehetasun planoak erabiltzen diren eta nola erabiltzen diren. Beraz, fija zaitezte.



domingo, 21 de noviembre de 2010

What you think is posible

Oso iragarki ona da. Gaurko teknologiaz hitz egiten digu edo hobeto esanda gaurko teknologiari esker lortu daitezkeen gauzetaz. Horretarako bideoa bera egiteko teknologia hori erabiltzen du.


domingo, 7 de noviembre de 2010

Lady Gaga

Bere benetako izena Stefani Joane Angeina Germanota da. 2005ean hasi zen musikarien muduan lehenengo pausoak ematen. Hortik aurrera lehenego postua lortu du munduko merkatu garrantzitsuenetan. Batik bat lorpen hori ondoko single-ekin lortu du, "just dance", "poker face", "love game", "paparazzi", "bad romance, "telephone" eta "alejandro".








Berarentzat espektakulua eta mado eskutik daoz. Oso garrantzitsua iruditzen zaio ezenatokian daraman arropa eta tendentzia arautzen du.

"Bad romance" bideoa, urteko bideo onenaren saria jaso zuen MTV sarietan. Youtubeko historian gehien ikusi den bideoa da, 180 milioi ikusle ingururekin.








Uztailean sarean fama gehien duen celebriti bizia izendatu zuten. Twitter-ren erregina berria da irailatik, 7 milioi inguru jarraitzaileekin. Facebook-en 70 milioi inguru jarraitzaile ditu.

Urriaren 25ean youtuben rekor berria lortu zuen, 1.000 milioi jarraitzaile dituen lehen artista bilakatuz.

viernes, 5 de noviembre de 2010

Podcasting

Urte honetararte podcasting-a kontzeptu ezazeguna zen niretzat. Ondoren txertatu dudan bideoan oso argi azaltzen du joera berri honen nondik norakoak.


domingo, 31 de octubre de 2010

Iñaki Sagredo

Iñaki Sagredo, historialariak, urteak daramatza Nafarroako erreinua defendatu zuten gazteluen inguruan inbestigatzen. Hainbat liburu argitaratu du (el castillo de Amayur atraves de la historia de Nabarra,Nabarra, castillos que defendieron el reino...) eta esan daiteke momentu honetan gaztelu horiei buruz gehien dakien pertsona dela. Nafarroako patrimonioaren defentza sutzua egiten du.

Egin behar dugun hurrengo lana gazteluen ingurukoa da eta Sagredoren liburuak hartuko ditugu oinarri, bertako informazioa oso osatua eta zehatza delako. Asko dakomentatutako eta sakondutako informazioa ematen du.

Ondoren txertatu dudan bideoan bere azkenengo lanaren aurkespena egiten du: Nafarroa, erreinua defendatu zuten gazteluak. Liburu honek hiru tomo dezberdinetan dago banaturik. Zehazki bideo honetan 3. tomoaz mintzatzen da. Hala ere liburuarekin (bere osotasunean) zer transmititu nahi zuen, ze kontatu nahi zuen... azaltzen digu.








2008an " la defensa de los vascones" documentaleko gidoilaria izan zen. Ondoren txartatutako bideoan dokumentalaren inguruko azalpena ematen digu.



sábado, 30 de octubre de 2010

Hurrengo proiektua: gazteluen inguruko bideoa

Klaaeko hurrengo proiekturako Nafarroako erreinua defendatu zuten gazteluen inguruan bideo lan bat egin behar dugu. Hemen usten dizuet klasean ikusi ditugun adibideak. Hiru bideoek formatu desberdina erabiltzedute.

Lehenengoak beste bideo baten irudiak erabiltzen ditu eta subtituloen bidez azaltzen digu azaldu beharrekoa.







Bigarrenak aldiz, irudiak erabiltzen ditu, planoak, panoramikak...








Hirugarrenak gaztelua zegoen lekura gerturatzen gaitu eta Iñaki Sagredok, bertatik konrtatzen digu gertatutakoa.



jueves, 28 de octubre de 2010

Azkeneko teknologiak telebista arloan

"AVATAREAK"




Bideo honetan ikus dezakeguna BBC-k "avatar" modukoekin hedabideetan egoniko lehen proba da. Birtualki albisteak nola eman daiteke ikus ditzakegu, gainera berriemailearen ahotsa du eta jestikulatu ere egiten du. Gaur egun "avatareak" erabili daitezke berri bat emateko, hau oso erabilgarria gertatu daiteke, adibidez errekurtso gutxi dituen hedabide batek berriemailerik ez baldin badu...


3D-KO IRUDIAK







Jada eman teletransmititu dute telebistan 3D-ko lehenengo albistea. Dagoeneko 3D-ko irudiak ematen dira, telebistak eta gaur egungo teknologia prest dagoelako informazio hori irakurtzeko. Etxerako diren telebista berri askotan ere posibilitate hori daukagu. Behar den bakarra betaurreko bereziak dira.Zineman ere horrelako emizioak harrakazta handia dute. Gerta daiteke denbora gutxian oso ohikoak bihurtzea eta agian gaur egungo irudien etorkisuna dira.



BIDEO ESFERIKOA


Bideo esferikoa erabiliz gero hiri edo gune baten irudiak ikusi ahal ditugu nahi dugun momentuan. Gainera nahi ditugun mugimendu guztiak egin ahal ditugu (360º) eta izugarrizko zuma dauka.

Albisteak emateko orduan oso lagungarria da. Gertakisunaren zonaldea grabatzen da eta emititzen da. Horrekin gertutasuna ematen zaio berriari eta errealistagoa da. Agian berriemailerik ez baduzu oso erabilgarria da edo baita panoramika bat egiteko, gertakisuna kokatzeko...





STREAT VIEW








Streat view-arekin ia edonongo irudiak lortu ditzakegu eta nahi dugun momentuan. Google maps-ekin sartu gaitezke. Enpresek erabiltzen dute, non dauden ikusteko. Hedabideetan ere erabiltzen da. Berria gertatu den irudirik ez badago gertatik grabatu daiteke gero informazioa hobeto kokatzeko. Jendeak ezkertuko du, ikusiko duelako zehazki non gertatu den gertakisuna.



miércoles, 27 de octubre de 2010

Marina Orlova

Youtuben linguistika bideoak egiten hasi zen 2007an, denbora pasa moduan. Ingelesezko hitzen jatorria azaltzen du. Uste izan zuen hoberena zela sexy janztea eta hitzez hitz egitea. 2 hilabetetan 100.000 jarraitzaile zituen. 6 hilabete geroago milioi bat jarraitzaile zituen.


martes, 26 de octubre de 2010

BBC-ek Chavez presidenteari eginiko elkarrizketa

BBC-ek Venezuelako presidenteari eginiko elkarrizketa oso mamitzua da eta momentu gogorrez betea dago. Mila gauza esan daitezke horren ingurua baina duda gabe ikusi beharra dago.







lunes, 25 de octubre de 2010

Datu kazetaritza on baten adibidea




Azpimarratzekoa da, datu kazetaritza izanda, hau da, protagonizten hitz barik, harreta deitzea baina lortu du eta gainera nahiko inpartziala da informazioa.

Azpimarratzekoa da ere behin eta berriz dagoela datu berriak ematen, konparaketak egitan...Bistan dago informatzeko datu bilketa handia egin duela. Gainera edizioari dagokionez, agertzen den rotulazioa oso ona da. Koloreen konbinaketa aparta da. Zuri-beltza eta urdin-zuria dira konbinaketarik apropozenak eta beltz-gorria txarrena. Errotulazioa modu simplean egina dago parafernaliarik gabe.

Azkenik, aipatzekoa da, iragarkia osorik jartzen dute, beraz, ez da zertan Venezuelan bizi behar iragarkia ikusteko. Iragarkia oso ona da, mezua sortzea lortzen duelako. Konbinaketa bat egiten dute, anagrama ia aldatu gabe usten dute baina "Venezuele ez de todos" jarri beharrean, " twitter ez de todos" jartzen du.

domingo, 24 de octubre de 2010

San Severino 2010, putxera eguna




Atzo, urtero bezala, putxera eguna izan zen Balmasedan. 40 urte bete berri ditu nazioarteko putxera lehiaketa honek. Jende pila gerturatu zen ospakizunera. Aipatzekoa da Feve-ko zerbitzua eten egin zela arratzalderarte zerbait gertatu zelako trenaren ibilbidean. Gainera pentsatzen da nahita egin zela. Feve-k doaineko autobusak jarri zituen baina jendez beterik zihoazenez geltoki batzuetan ez ziren ezta gelditzen ere. Eguraldiak asko lagundu zuen, pasaden urtean ez bezala eguzkia atera zelako egun osoan zehar.




 


Aurten, 180 putxera hartu zuten parte. Horietatik 20ik baino ez zuten saria jaso. Putxerak ordu bat eta erdietan aurkeztu behar ziren, juratuak probatzeko. Inskrizioak 3 euro balio zituen, txanoa eta  delantala ematen zituzten jaiaren izenarekin. Juratua hamaika profesionalez osaturik zegoen, haien artean Saray Rueda ( Yandiola de Alhondiga Bilbao sukaldearen buru).



1go saria Portugañeteko "Atzegia" txokoarentzat izan zen. 600 euro, txapela, urrezko putxera eta Roblako Expresoan bi pertsonentzako bidaia jaso zuten Feve-ren eskutik.

2. saria: 300 euro, zilarrezko putxera eta asteburu bat Kantabrian, Arzaberen eskutik.

3. saria: 180 euro brontzezko putxera eta asteburu bat bi pertsonentzat penintsulako 4 izar hotelean, Iberia bidaien eskutik.






viernes, 22 de octubre de 2010

Hedabideak eta manipulazioa

Tony Blair ministro britaniarra, Dublinen egon zen irailaren 4an bere liburua sinatzen. "The journey" deituriko liburu honetan, bere bizitzan zehar izandako bizipen politikoez hitz egiten du. Irakeko gudaren inguruan mintzatzen da ere, bere defentza sutsua eginez.

Ondoren txertatutako bideoetan ikusten denez Dublin gerraren aurkakoez beteta zegoen. Blair-i arrautzak eta zapatak jaurti zizkioten.







Bideoak hedabide desberdinekoak dira eta gauzak kontatzeko oso modu ezberdinak dituzte. Normalean hedabideetan ikusten duguna sinisteko joera daukagu, are gehiago irudiak agertzen direnean. Segidan ikusiko dugunez, bideoak modu errazean manipula daitezke ere.

Bideoen arteko konparaketa eginez manipulazioa oso nabaria da. 1.go bideoan irudiaren gainean ahotsa dago eta horrek irudiak deskodetzeko klabeak ematen dizkigu, hau da, esaten digu irudietan zer ikusi behar dugun. 2. bideoan aldiz, irudiak baino ez ditugu, beraz, ikusten dugunaren gainean soilik eraiki dezakegu interpretazioa. Hori ez du esan nahi informazioa manipulaturik ez dagoenik, ze hedabide bakoitzak nahi duena grabatu dezake eta nahi duen ordenean eman, horrela mezuak oso ezberdinak izan daitezke. Abibide honetan ere ikus daitezke horrelakoak. 1.go bideoan ez da egoera bere osotasunean erakusten. Gehien bat, jendearen bortizkeriari aurre egiteko behar zen segurtasuna (polizia) erakusten da. 2. informazioa osotasun handiagoa dauka,egoera plasmatzeaz gain poliziak protestanteekin erabilitako biolentzia ere erakusten du.

Argi dago hedabideek komeni zaien moduan ematen dutela informazioa eta ikusten duguna ere ez duela zertan ikusten dugun moduan izan behar.

miércoles, 13 de octubre de 2010

Ikusi dudan iragarkirik originalena




Emen usten dizuet sexuari buruz ikusi dudan iragarkirik originalena. Ohituta gaude sexu iragarkietan (batez ere kondoiaren inguruan kanpaina egiten dutenetan eta sexu harremanen bitartez kutxatzen diren gaixotasunen prebentziorako kanpainetan) gerta dakigukenaren irudi gordinak ikustera. Aldiz, iragarki honek modu barregarri eta berrian aurkezten zaigu.

Aurreko formula guztiekin apurtzen du eta hori da berezi egiten duena. Hori da gure harreta bereganatzen duena eta eramaten gaituena iragarkia ikustera. Aipatu beharrekoa da ere errealitatea eta fikzioa (marrazkiak) konbinatzearena oso deigarria dela.

Kondoiaren aldeko kanpaina arruntak ikustera ohituta gaude eta jada ikusten ditugunean, ez gara fijatzen edo kanala aldatzen dugu. Aldiz, iragarki hau ikusten duzun lehenengo segundutik kuriositatea sortzen dizu eta horrek eramaten zaitu ikusten garraitzera.

Prometeus





Honako bideoa oso interesgarria iruditu zait. Izan ere duela urte batzuk argitaratu zen eta momentu honetan gertatzen ari diren gauzetaz hitz egiteaz aparte hurrengo urteetan gertatuko direnei buruz ere mintzatzen da. Bideo honetan irudikatutako gertakariak betetzea ez da kasualitatea, izan ere gure helburu eta nahi izkutuenetan onairriturik dago.

Gizakiok gero eta selektiboagoak gara, leku guztietan egon nahi dugu, nahi duguna izan nahi dugu, nahi dugun momentuan egin nahi ditugu gauzak, gure ikuspuntua eman nahi dugu... hori dela eta hedabideek moldatu behar izan dira, gaur egungo ikus-entzuleak bere ikuspuntua eman nahi duelako.

Hedebideek eta bestelako enpresak beti mugitu behar dira kontzumitzaileen beharren arabera, beraz, argi dago etorkizuna digitala izan beharko duela. Behar horietara moldatzen ez diren hedabideak desagertuz joango dira, jendeak nahiago dituenak kontzumituko ditu eta besteak atzean geldituko dira, aurrera egiteko errekurtso barik. Gizakiok interneten abantail eta erreztasunetara ohitzen goaz, bera terminoetara... eta helduko da egun bat zeinean internet eguneroko gauza izango den jende guztiarentzat.

Bestetik aipatzekoa da sentimenduak, emozioak,errealitatea... birprudizitzea beti izan dela reto bat teknologia kontuetan dabiltzatenentzat. Horren adibidetzat har dezakegu 3D-ko telebiztak, duela gutxi atera dutenak, zeinen helburua da irudiak eta ikuslearen esperientzia errealagoak egitea.

Azkenik aipatu behar dut egia dela azkenean enpresa handi eta boteretzuek txikiak bere menpe hartuko dituztela. ala ere uste dut interneten beti egongo dela lekua komunikabide eta komunikatzaile txikientzat. izan ere telebisstan ez bezala, interneten argitaratu ahal izateko oso baliabide gutxi behar dira, idonork egin dezake eta azken finean hori bera da internet hain erakargarri egiten duena.