jueves, 23 de diciembre de 2010

Cerroko gaztelua Balmaseda

Bideo lana egiterako orduan Naike eta biok arazo pilo bat izan genituen. iWork erabili genuen gure bideoa muntatzeko. iWork programan bideoa primeran ikus eta entzuten zen. Bideoaren audioa ezabatu genuen off ahotza jarri nahi genuelako. iWork-en ondo entzuten zen baina esportatzen hasi ginenean youtubera bidali genuen eta bertan ahots guztiak nahasturik entzuten ziren. Mac-eko zerbitzura deitu genuen eta ez zekiten zer gehiago egin, ez zekiten nola egin arazoa konpontzeko. Gaur okurritu zaigu screen Flow programa erabiltzea. Programa honek ordenagailuaren pantailan ikusten den guztia grabatzen du. iWork-en bideoa ondo dabilenez iWork-eko pantaia grabatu dugu. Gero Screen Flow programan eskala handitu dugu eta programa osoa grabatu beharrean bideoa agertzen den pantaila bakarrik grabatu dugu. Kalitatea txikiagoa da baina aurkitu dugun konponbide bakarra da. Emen usten dizuet ideia noizbait antzeko zerbait gertatzen bazaizue zer egin dezakezuen jakiteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario