viernes, 22 de octubre de 2010

Hedabideak eta manipulazioa

Tony Blair ministro britaniarra, Dublinen egon zen irailaren 4an bere liburua sinatzen. "The journey" deituriko liburu honetan, bere bizitzan zehar izandako bizipen politikoez hitz egiten du. Irakeko gudaren inguruan mintzatzen da ere, bere defentza sutsua eginez.

Ondoren txertatutako bideoetan ikusten denez Dublin gerraren aurkakoez beteta zegoen. Blair-i arrautzak eta zapatak jaurti zizkioten.







Bideoak hedabide desberdinekoak dira eta gauzak kontatzeko oso modu ezberdinak dituzte. Normalean hedabideetan ikusten duguna sinisteko joera daukagu, are gehiago irudiak agertzen direnean. Segidan ikusiko dugunez, bideoak modu errazean manipula daitezke ere.

Bideoen arteko konparaketa eginez manipulazioa oso nabaria da. 1.go bideoan irudiaren gainean ahotsa dago eta horrek irudiak deskodetzeko klabeak ematen dizkigu, hau da, esaten digu irudietan zer ikusi behar dugun. 2. bideoan aldiz, irudiak baino ez ditugu, beraz, ikusten dugunaren gainean soilik eraiki dezakegu interpretazioa. Hori ez du esan nahi informazioa manipulaturik ez dagoenik, ze hedabide bakoitzak nahi duena grabatu dezake eta nahi duen ordenean eman, horrela mezuak oso ezberdinak izan daitezke. Abibide honetan ere ikus daitezke horrelakoak. 1.go bideoan ez da egoera bere osotasunean erakusten. Gehien bat, jendearen bortizkeriari aurre egiteko behar zen segurtasuna (polizia) erakusten da. 2. informazioa osotasun handiagoa dauka,egoera plasmatzeaz gain poliziak protestanteekin erabilitako biolentzia ere erakusten du.

Argi dago hedabideek komeni zaien moduan ematen dutela informazioa eta ikusten duguna ere ez duela zertan ikusten dugun moduan izan behar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario