domingo, 24 de octubre de 2010

San Severino 2010, putxera eguna




Atzo, urtero bezala, putxera eguna izan zen Balmasedan. 40 urte bete berri ditu nazioarteko putxera lehiaketa honek. Jende pila gerturatu zen ospakizunera. Aipatzekoa da Feve-ko zerbitzua eten egin zela arratzalderarte zerbait gertatu zelako trenaren ibilbidean. Gainera pentsatzen da nahita egin zela. Feve-k doaineko autobusak jarri zituen baina jendez beterik zihoazenez geltoki batzuetan ez ziren ezta gelditzen ere. Eguraldiak asko lagundu zuen, pasaden urtean ez bezala eguzkia atera zelako egun osoan zehar.




 


Aurten, 180 putxera hartu zuten parte. Horietatik 20ik baino ez zuten saria jaso. Putxerak ordu bat eta erdietan aurkeztu behar ziren, juratuak probatzeko. Inskrizioak 3 euro balio zituen, txanoa eta  delantala ematen zituzten jaiaren izenarekin. Juratua hamaika profesionalez osaturik zegoen, haien artean Saray Rueda ( Yandiola de Alhondiga Bilbao sukaldearen buru).



1go saria Portugañeteko "Atzegia" txokoarentzat izan zen. 600 euro, txapela, urrezko putxera eta Roblako Expresoan bi pertsonentzako bidaia jaso zuten Feve-ren eskutik.

2. saria: 300 euro, zilarrezko putxera eta asteburu bat Kantabrian, Arzaberen eskutik.

3. saria: 180 euro brontzezko putxera eta asteburu bat bi pertsonentzat penintsulako 4 izar hotelean, Iberia bidaien eskutik.






No hay comentarios:

Publicar un comentario